2014/10/31

Sentimenduak

Maddi Mendibil Artetxe
Platonek zioen, zentzumenek ezagutzera ematen digutena ideien mundu errealaren kopia hutsala besterik ez dela. Hauek erakutsitakoa, bai denboraren poderioz zein pertsona bakoitzaren ikuspegi ezberdinaren erruz, aldakorra dela arrazoituz. Ondorioz, gure ikusmoldea, irudi horiez haratago eramatera behartu behar dugula dio. Ameslari horri aurka egiten ausartuko naiz, horreterako arrazoi nagusi gisa, gizaki bakoitzak ezberdin sentitzen duen eta denbora aurrera joan ahala aldatu ohi den maitasuna aipatuz.

Maitasuna azaltzen hasteko, honek azken urteotan izan duen trataerari behatu behar diogu.

Lehenik, maitasuna eta minaren arteko lotura dugu, lotura artifiziala, sarri. Izan ere, gaur egun buruan saru diguten maitasun idealizatu horretan, sentimendu honek sufrimenduarekin duen harremanak gizarteari egin dion kaltea jasaten dugu, sarri, geure inguruan. Lotura honen adibide dira telebistan ikusi ohi ditugun filma ugari. Harreman batek eragiten digun sufrimendua, sentitzen dugun maitasuna neurtuko duela sinestarazi nahian irensten ditugun horiek.


Ondoren, maitasunak beste sentimendu batekin duen soka estuari erreparatuko diogu. Beldurrari, hain zuzen ere. Maitsasun harreman mota ugari badaude ere, maitasunak beldurraren konpainia hurbilena izan ohi duenari begira jarriko gara, "bikote" harremanari. Orokorrean bikote harremanak ulertzeko dugun modua dela-eta daude beldurra eta maitasuna horren lotuak. Izan ere, pertsona batek aldi berean hainbat lagun izan ditzakeela onartuta dugu, ez aldiz, hainbat bikote. "Bakarra" izate horrek sortzen duen presioa dela eta, hartzen du beldurrak duen besteko presentzia bikote harremanetan. Lagun artean, harreman hori ez galtzearen segurtasuna dugun moduan, bikotearekin segurtasun horri beldurrak kentzen baitio tokia.

Egia da maitasunak berarekin dakartzan une zein sentimendu atseginak, gogorrak baino ugariagoak direla, eta maitasun harreman batek sentiaraz diezagukeena magikoa dela.

Baina, hala ere, maitasuna eta beldurra, edota maitasuna eta mina, sarri eskutik emanda datozela kontuan hartu behar dugu. Eta norbere bizipenetara ekarriz, beldurra zein mina sentitzearen arrazoia aztertu behar dugula deritzot. Sarri, esan bezala, ohartu gabe barneratu ditugun ideiengatik izan litekeelako.

Beti ere, Platoni planto egin eta norberak, une bakoitzean, mundua geure zentzumenek eta sentimenduek erakusten diguten bezala ezagutuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina